Gizartea -
ABISU HORIA
Euri-jasak eta txingorra, Bilbon eta inguruetan
15:00etan sartu da indarrean Eusko Jaurlaritzak euriagatik ezarritako abisu horia eta ordu horretan bertan latz bota du Bilbon, Basaurin, Derion eta beste hainbat lekutan.
eitb.eus
Eusko Jaurlaritzako Larrialdi eta Meteorologia Zuzendaritzak abisu horia ezarri du euriagatik igande honetarako, 15:00etatik 24:00etara, hainbat tokitan 15 l/m2 baino gehiago bota dezakeelako.
Aurreikuspenak betez, 15:00etan euri-jasa latzak eta kazkabarra izan dira Bilbon eta beste hainbat tokitan.
Lander Arbelaitzek, adibidez, bideo hau grabatu du Bilboko Bolueta auzoan. eitb.eus-era bidalitako bideo honetan, argi ikusten da txingorraren indarra:
Pablo Martinezek Santutxun grabatu du eitb.eus-era bidali duen bideo hau:
Durangon ere euri-jasa grabatu du Victor Uriartek:
Bilboko suhiltzaileek hainbat tokitan esku hartu behar izan dute: Abusu, Ugatz Parrokoaren zeharkalea, Zumalakarregi etorbidea, Gorostizaga Dorrea, etab. Miribillako eta Deustuko parkeetan ere, lanean aritu dira.
Gogor bota du Basaurin, Derion eta Mungian ere, besteak beste.
Hainbat lagunek grabatu eta sare sozialetan zabaldu dituzte bideoak:
Bilbon #txingorra #kaskabarra pic.twitter.com/RzgPK4VVlR
Euskalmetek jakitera eman duenez, Bizkaiko kostaldera abiatu da gero ekaitza.