Gizartea -

KRISI HUMANITARIOA

Asteazkenean iritsiko da Bartzelonara 'Open Arms' ontzia

Italiak eta Maltak euren portuak itxi eta gero, Espainiako Gobernuak Bartzelonan lehorreratzea baimendu zion larunbat gauean. Libia parean erreskatatutako 60 pertsona daramatza ontziak.

Open Arms, etorkinak itsasontzian
Open Arms, etorkinak itsasontzian
Open Arms, etorkinak itsasontzian

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Proactiva Open Arms GKEak jakitera eman duenez, asteazkenean, "10:00ak eta 12:00ak artean" iritsiko da 'Open Arms' ontzia Bartzelonako portura, Libia parean erreskatatutako 60 migratzailerekin.

Italiak eta Maltak euren portuetara sartzea galarazi ondoren, Espainiako Gobernuari baimena eskatu zioten ontziko agintariek eta atzo gauean baiezkoa jaso zuten.

Albistea jakin bezain pronto, Ada Colau Bartzelonako alkateak txio bat argitaratu zuen bere twitter kontuan Espainiako Gobernua zorionduz eta Kataluniako hiriburuak "beso zabalik" hartuko zituela adieraziz.

Hala, Bartzelonako Udala, Kataluniako Generalitatea eta Espainiako Gobernua elkarlaneran ari dira etorkinak iristen direnerako dena prest izateko.

Atzo goizeko 11:00ak aldera erreskatatu zituzten Libiako kostaldean, nazioarteko uretan, ontzi puzgarri batean zihoazela.

60 lagun erreskatatu zituzten guztira: 8 palestinar, 8 sudandar, 3 malitar, 5 siriar, Burkina Fasoko bat, Boli Kostako bat, Eritreako lau, Egiptoko zortzi, Errepublika Zentroafrikarreko hiru, Kamerungo bi, Etiopiako bi, Libiako sei, Bangladesheko zortzi pertsona eta ginear bat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako albisteak Migrazioa Bartzelona Espainiako Gobernua bideoak Espainia bideoak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Kataluniako Generalitatearen azken ordukoa