Gizartea -

Hondoratzea

Ehun migratzaile inguru hil dira Libiako kostaldean, itsasontzi baten hondoratzean

Kostazainen bozeramaileen arabera, 14 pertsona onik atera dituzte Tripoli Libiako hiriburutik ekialdera gertatatutako hondoratzetik.

Hondoratzea Libian
Hondoratzea Libian
Hondoratzea Libian

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ehun migratzaile inguru hil dira gaur Libiako kostaldearen parean, bidaiatzen ari ziren itsasontzia hondoratu ostean. Europa hegoaldeko kostaldera iritsi nahi zuten, Afrika iparraldeko herrialde horretako kostazainek jakinarazi dutenez.

Kostazainen bozeramaile baten arabera, hamalau pertsona atera dituzte onik Tripoli ekialdean gertatutako hondoratzetik.

Libiako Migrazioetarako Nazioarteko Antolakuntzaren bulegoak (OIM), bere aldetik, "traumatizatuta zeuden 16 pertsonari" laguntza eskaini diela baieztatu du Twitterren. "Ez dakigu oraindik zenbat pertsona desagertu diren", gaineratu du.

Horrez gain, kostazainek beste 200 migratzaile eta errefuxiatu atzeman dituzte Tripoli ekialdera zihoazen bi itsasontzitan. OIMen arabera, Libiako kostazainek 7.000 pertsona inguru bueltatu dituzte aurten.

2018an, gutxienez 972 migratzaile eta errefuxiatu ito dira Mediterraneoan. Italiarako ibilbidean, esaterako, 635 biktima egon dira. Era berean, 292 pertsona hil dira Espainiara iritsi nahian, OIM erakundeak baieztatu duenez.

Mugarik Gabeko Medikuak erakundeak atsekabea erakutsi du Twitter bidez gertatutakoagatik, "gutxienez egun pertsona ahul" hil direlako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrikako albisteak Migrazioa Europa Gizartea Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Naufragioak gaur Mediterraneo itsasoa Zer gertatzen ari da Libian?