Gizartea -
Nafarroa
Emakume bat oso larri zauritu da Funesen izandako sute batean
Bi seme-alabak, 16 eta 10 urtekoak, osasun zentroan artatu dituzte.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Hogeita hamasei urteko emakumezko batek erredura oso larriak egin ditu Funesen (Nafarroa), etxean piztutako sute batean. Gainera, bi seme-alabak, 10 eta 16 urtekoak, osasun zentro batean artatu behar izan dituzte, prebentzio neurri gisa, balitekeelako kea arnastu izana.
Sutea La Paz kaleko 29. zenbakian piztu da, gaur goizean, Foru Gobernutik jakinarazi dutenez.
Emakumeak gorputzeko hainbat lekutan egin ditu erredurak, eta, beraz, ospitalera eraman behar izan dute.
Bestalde, suak kalte materialak egin ditu logela batean.
Suhiltzaileek 15 minutuan kontrolatu dituzte sugarrak, eta Foruzaingoa gertatutakoa ikertzen ari da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea