Gizartea -

Manada

'La Manada'ko guardia zibila pasaportea lortzen saiatu zen astelehenean

Sexu-abusuagatik zigortutako 'La Manada'ko beste kideek bezala, ez du pasaporterik, eta debekatuta dauka Espainiar estatutik irtetea epaitegien baimen berezirik gabe.

Antonio Manuel Guerrero, firmando el lunes en el juzgado / EFE.
Antonio Manuel Guerrero, firmando el lunes en el juzgado / EFE.
Antonio Manuel Guerrero, firmando el lunes en el juzgado / EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antonio Manuel Guerrero, 'La Manada'ko guardia zibila pasaportea lortzen saiatu zen astelehenean, Espainiar estatutik irtetea galarazita duen arren. Bederatzi urteko kartzela zigorra jaso zuen sexu-abusuagatik.

Tablada-Sevilla bulegoan pasaporteak emateaz arduratzen denak atzera bota zuen eskaera.

Guardia zibilak hitzordua eskatu zuen tramitea egiteko, eta bulegora joan zen ekainaren 25ean 11:30etan, astelehenean. Ordubete beranduago, Sevillako guardiako epaitegira joan zen, Nafarroako Auzitegiak aske uzteko jarri zion baldintzetako bat betetzeko.

Sexu-abusuagatik zigortutako beste laurak bezala, astelehen, asteazken eta ostegunetan bere udalerriko epaitegira joan behar da.

Madrilera joatea, gainera, debekatuta daukate, bertan biktima bizi delako.

Ez dute pasaporterik, ezin dutelako baimenik gabe Espainiar espatutik atera. Beti aurkitzeko moduan egon behar dira.

Guerrerori, gainera, 300 euroko zigorra jarri zioten biktimaren telefono mugikorra lapurtzeagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Gizartea Eguneko albisteak Albisteak ‘La Manada’ auzia