Gizartea -
Gertaera
Bi pertsona zauritu dira Serantes mendian erorita, Santurtzin
Biak Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dituzte, bat helikopteroz eta bestea anbulantziaz.
Agentziak | Erredakzioa
Bi pertsona zauritu dira igande goiz honetan, Serantes mendian hainbat metroko altueratik erorita, Santurtzin (Bizkaia). Ospitalera eraman behar izan dituzte, bat helikopteroz eta bestea anbulantziaz.
Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, Sos Deiakek dei bat jaso du, bi gizonezko zaurituta zeudela esanez, Serantes mendian hainbat metrotik erori ostean.
Zaurituetako bat konorterik gabe zegoela jakinarazi du deitu duen pertsonak.
Ertzaintza, suhiltzaileak eta medikuak bertaratu dira lekura, eta, horietako batek zituen zauriak ikusita, Gurutzetako Ospitalera helikopteroz eramatea erabaki dute; bestea anbulantziaz eraman dute.