Gizartea -

Hizkuntza-politika

Euskal Elkargoak euskara eta gaskoia lurralde hizkuntza gisa aitortu ditu

Proposamenak hautesleen aldeko 145 boto jaso ditu, 18 kontra, eta 22 abstenitu egin dira. Honela, hizkuntza politikarako lehen egitasmoa onartu du erakundeak.

Euskal Elkargoa. Irudia: EiTB
Euskal Elkargoa. Irudia: EiTB
Euskal Elkargoak euskara eta gaskoia lurralde-hizkuntza gisa aitortu ditu

1:20

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Elkargoak euskara eta gaskoia lurralde hizkuntza gisa aitortu ditu larunbat honetan. Proposamenak aldeko 145 boto jaso ditu, 18 kontra, eta 22 abstenitu egin dira. Honela, hizkuntza politikarako lehen egitasmoa onartu du erakundeak, beraz, frantsesarekin batera, euskara eta gaskoia lurralde hizkuntza izango dira aurrerantzean Ipar Euskal Herrian.

Bestalde, Baionan egin duten kontseiluan, hizkuntza politikarako proiektua onartu dute hautetsiek, Euskara jalgi hadi plazara izeneko dokumentua, hain zuzen ere. Zerbitzuak frantsesez ez ezik, euskaraz eta gaskoiez ere eskaintzea jarri dute helburutzat, eta lege bermerik ez denez, 'borondatea' izango dela oinarri adierazi dute.

Dokumentuan islatu dutenez, helburu nabarmenetako bat euskarazko eskaintza zabaltzea dute, bereziki irakaskuntzaren arloan, herritarrak kontzientziatzeaz gain. Halaber, deia luzatu dute ofizialtasunaren alde lan egiten jarraitzeko.

Era berean, hizkuntza politikako plangintzaren barruan, elkargoak zehaztu du elkarteak kudeatzen dituen zerbitzuetan eta barne funtzionamenduan elebitasuna bultzatuko duela, baita euskararen promozioa ere, adibidez, garraioetan edota trafiko seinaleetan. Ahal den heinean, kontseiluetan bapateko itzulpen sistema erabiliko dutela ere azaldu du.

2017. urtearen hasieran sartu zen indarrean Euskal Elkargoa, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa biltzen dituen euskal erakundea. Hiru lurralde horiek batera aintzat hartzen dituen lehen erakundea da.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskara Iparraldea bideoak Gizartea Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Euskal Elkargoa