Gizartea -
POLIZIA-OPERAZIOA
23.000 pila faltsu atzeman eta lau pertsona atxilotu dituzte Basaurin
Jabetza industrialaren aurkako delitua eta iruzurra leporatu diete atxilotuei. Atzemandako pilei egindako lehen azterketen arabera, eztanda egin zezaketen.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Espainiako Poliziak lau pertsona atxilotu ditu Basaurin, jabetza industrialaren aurkako delitua eta iruzurra leporatuta, Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen ordezkaritzak ohar bidez jakinarazi duenez. Agenteek 23.340 pila faltsu atzeman dizkiete eta, lehen azterketen arabera, eztanda egin zezaketen.
Polizia-operazioak hiru ikuskaritza eta miaketa egin ditu hainbat saltokitan.
Atzemandako materialari egindako lehen azterketen arabera, pilak gehiegi kargatu edo gehiegi erabiliz gero eztanda egin dezakete, eta horrek arrisku egoerak sor ditzake edota gailu elektronikoetan kalteak eragin ditzake.
Ikertzaileen arabera, atzemandako pilek 28.200 euroko balioa izango lukete merkatuan.
Bizkaiko Polizia Judizialak egin du ikerketa.