Gizartea -

MIGRAZIOA

'Aquarius' ontziko 20 migratzaile Gipuzkoara iritsiko dira datozen egunetan

Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaileak iragarri duenez, migratzaileak 'pixkanaka' helduko dira, eta horiei harrera egiteko protokolo guztiak aktibatuta daude.

Migratzaileak 'Aquarius' ontzitik jaisten. Argazkia: EFE
Migratzaileak 'Aquarius' ontzitik jaisten. Argazkia: EFE
Migratzaileak 'Aquarius' ontzitik jaisten. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

'Aquarius' ontziko 20 migratzaile datozen egunetan iritsiko dira Gipuzkoara. Imanol Lasa Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaileak gaur Donostian eskaini duen prentsaurrekoan azaldu duenez, migratzaileak "pixkanaka" iritsiko dira Gipuzkoara, eta dagoeneko prest dituzte haiei harrera egiteko baliabide guztiak.

Lasak azpimarratu duenez, Espainiako Gobernuari dagokio gai horren inguruko eskumena, baina euskal erakundeak "koordinatuta" ari dira lanean, horren esanetan.

"Harrera lanak eraginkortasunez egiteko, protokolo guztiak aktibatuta daude Gipuzkoan", gaineratu du Lasak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak migrazioa gaur Albisteak Gipuzkoa EAE Gizartea bideoak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Siriar errefuxiatuak Europan albisteak