Gizartea -
Indarkeria matxista
Gizon batek emaztea jo du Gasteizen, bi alaba adingabeak aurrean zirela
Udaltzaingoak atxilotu egin du 44 urteko erasotzailea, Koroatze auzoan bikoteak duen etxebizitzan.
Agentzia | Erredakzioa
Gasteizko Udaltzaingoak 44 urteko gizon bat atxilotu zuen larunbatean emaztea jotzea egotzita, gaur ohar batean jakinarazi duenez.
Erasoa larunbat gauerdian jazo zen, bikoteak Koroatze auzoan duen etxebizitzan, bi alaba adingabeak aurrean zirela.
Emakumeak etxebizitzara bertaratu ziren agenteei kontatu zienez, senarrak jo egin zuen, eta horren erakusle ziren gorputzean zituen kolpeak. Horren aurrean, agenteek atxilotu egin zuten ustezko erasotzailea, genero indarkeriaren delitua egotzita.
Emakumea, berriz, ospitalera eraman zuten udaltzainek, bi alabekin batera.
_______________________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.