Gizartea -

'AQUARIUS' KASUAREN ONDOREN

MSFk ohartazi du Europako portuen blokeoak zaildu egin ditzakeela erreskateak

David Noguera, Mugarik gabeko Medikuen elkarteko Espainiako presidenteak esan du Aquariusen iritsierarekin "bidaia luzeegi baten amaiera" heldu dela, baina "sentsazio kontrajarriak" dituela.

Mugarik Gabeko Medikuen elkarteko bi kide, gaur, Valentziako portuan. Argazkia: EFE.
Mugarik Gabeko Medikuen elkarteko bi kide, gaur, Valentziako portuan. Argazkia: EFE.
Mugarik Gabeko Medikuen elkarteko bi kide, gaur, Valentziako portuan. Argazkia: EFE.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

David Noguera Mugarik gabeko Medikuen elkarteko Espainiako presidenteak pozik hartu du Aquariousen flota Valentziara iritsi izana, Mediterraneoan erreskatatutako 629 pertsonarekin, baina era berean, kasu honetan gertatu denak eta Europako portuen blokeoak Mediterraneoko erreskateen "operatiba birpentsatzera" eraman beharko dituela ohartarazi du,

"Bidaia luzeegi baten amaiera" iritsi dela esan du Noguerak, eta "sentsazio kontrajarriak" dituela ere gaineratu du:"Batetik, gustura gaude Aquariousean erreskatatutako pertsonak toki seguruan daudelako eta duintasunez tratatuko dituztelako, baina bestetik, Europako portu batzuk itxi izana elementu negatibo bat da, atzerapauso bat, eta are gehiago zailtzen ditu Meditarreneoko urtean egin beharreko erreskateak.

Horren inguruan, "guztion arteko hausnarketa" bat egitera deitu du "drama honi irtenbide justuagoa, humanoagoa eta solidarioagoa aurkitzeko".

45 egunerako baimen berezia Espainian

Etorkinak Espainian geratuko ote diren edo ez galdetuta, Valentziako Gurutze Gorriak atzo esan zuen pertsona horiek dituzten helburuen araberako izango dela hori, bertan geratu edo Europarantz jo nahi dutenaren arabera, alegia.

Aquariuseko flotan etorri direnek Espainira sartzeko ezohiko baimena izango dute, arrazoi humanitarioengatik, 45 egunez Bernardo Alonso Madrilgo Atzerri eta Muga Komisaria Nagusiko buruzagiak. Gero, Espainiako Legearen araberako tratua jasoko dute.

Frantziak, bere aldetik, atzo iragarri zuen 629 etorkin horietakoren batzuk hara joan nahi badute, hartu egingo dituela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Migrazioa Zer ari da gertatzen Europan? Espainia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak GKEak Mediterraneo itsasoa