Gizartea -
GERTAKARIA
84 urteko gizon baten gorpua erreskatatu dute Lekeitioko kaian
Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, Lekeitioko bizilaguna zen, eta baliteke uretara erori izana. Ikerketa zabaldu dute gertatutakoa argitzeko.
EITB.EUS
84 urteko gizonezko baten gorpua erreskatatu du gaur goizean Ertzaintzak Lekeitioko kaian. Segurtasun Sailaren arabera, 08:00ak inguruan jaso dute herritar baten deia, portuko uretan gorpu bat zegoela esanaz.
Ertzaintzak ikerketa zabaldu du gertatutakoa argitzeko, baina, lehen informazioen arabera, baliteke gizona uretara erori izana. Lekeitioko bizilaguna zen, eta kai-muturrean aurkitu dute gorpua, itsasontziak lotuta dauden inguruan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea