Gizartea -
EKAITZA
Kalte handiak eragin zituzten atzoko euri jasek
Atxondo,Bergara, Elorrio, Antzuola, Laudio eta Amurrio herrietan, besteak beste, eragin dituzte kalte handienak.
AGENTZIAK
Igandean, ekainak 3, Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan izandako euri jasek hainbat eragozpen eta kalte eragin zituzten. Hori dela eta, agintariek kalte horiek zenbatzek eguna dute gaur, astelehena, hainbat herritan.
Euriteengatik abisu horia zegoen ezarrita atzo, 21:00ak arte, eta aurreikuspenak bete egin ziren.
Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzaren esanetan, Atxondo, Antzuola, Elorrio, Laudio eta Amurrion hainbat etxe eta garaje urpean geratu ziren, besteak beste.
16:00ak aldera hasi ziren ekaitzak, herri askotan eragozpenak eraginda. Hori dela eta, Suhiltzaileek eta Ertzaintzak esku hartu behar izan zuten.
Bizkaia
David Cobos Atxondoko alkateak Euskadi Irratiri adierazi dionez, ura atari, korta, udaletxean zertxobait, baina gehienbat liburutegia eta igerilekutan sartu da. "Dirutan ez dakigu baina kalte handiena igerilekuko makinatan", azaldu du Cobosek. "Prest geunden gaur udako ur-kontrolak eta egiteko, baina dena harrapatu du".
"80.000 euro inguru Udalarentzat bakarrik, partikularretan ikusiko dugu", Cobosen esanetan.
Kalte handienak Atxondoko herri eskolan ikusi ditugu. Halare, garbiketa lanak atzo bertan amaituta, gaur eskola eguna izan dute gaztetxoenek.
22 litro bota zituen, urak gainezka egin zuen, eta erreka inguruan dauden etxeera iritsi zen, baita datorren astean zabaltzekotan zen igerilekura ere. Berehala ekin diote garbiketari eta konponketei, ahalik eta bizkorren prest egon dadin. Udalak herritarren erantzuna txalotu du, berehala antolatu baitzuten auzolana.
Araba
Gipuzkoa
Debabarreneko inguruek ere ondorio latzak jasan dituzte, eta kalteak gutxiezte aldera, auzokideak elkarlanean aritu behar izan dira; besteak beste, garajeetako ateetan biltzen zen ura kentzen.
Bergaran esaterako, Santa Marina eta San Antonio auzoak izan dira kaltetuenak. Bertan, korronteak eramandako edukiontziak eta uraz gainezka zeuden autoak ikusi ahal izan ditugu.
Antzuolan, Debagoienan utzi ditu kalte gehien atzoko ekaitz labur bezain bortitzak. Lehen itxura baten arabera behintzat. 75 litro ur metro karratuko bota zituen ordubetean. Ura hainbat taberna eta behe solairutan sartu zen bazkalorduan, baita anbulategian ere.
Torresoroa eraikinean bakarrik, milioi erdiko kalteak izan daitezkela esan du Beñardo Kortabarria alkateak. Bertan dira Udal liburutegia, anbulategia, jubilatuen etxea eta zine aretoa.
Garaje eta tailerren batean ere urak bereak egin ditu. Udal ordezkarien kexua izan da Beasain-Durango errepidearen lanek eragin dutela kalteak hain handiak izatea. Gipuzkoako Aldunditik ukatu egiten dute hori. Aintzane Oiarbide errepidetarako foru diputatuak esan duenez, obra ez da kaltetua izan argitu.
Garbiketa lanak eginda, oraindik ere ekaitzaren arrastoak gelditzen dira Antzuolan bezala, Bergaran ere. Perituekin egon eta aseguru etxeekin harremanetan jartzeko ordua da orain.
Urak Antzuolako liburutegia hartu zuen erabat:
Urpean geratu dira EAEko hainbat udalerri, ekaitzen ondorioz: