Gizartea -

HEZKUNTZA

Deustuko Unibertsitateak 2019an jarri nahi du martxan Medikuntzako Fakultatea

Unibertsitateko errektoreak azaldu duenez, zenbait izapide amaitzea eta Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) eta Estatuko hezkuntza administrazioek baimena ematea falta da oraindik.

Deustuko Unibertsitatea. ETBren artxiboko bideo batetik ateratako pantaila-irudia.
Deustuko Unibertsitatea. ETBren artxiboko bideo batetik ateratako pantaila-irudia.
Deustuko Unibertsitatea. ETBren artxiboko bideo batetik ateratako pantaila-irudia.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Deustuko Unibertsitateak Medikuntzako Fakultate berria martxan jartzea aurreikusten du 2019ko irailean, 80 ikaslerekin. Metodologiari dagokionez, kasu praktikoetan oinarritutako ikasketa prozesua izango du ardatz, eta ikasleek larrialdi zerbitzuetan praktikak egingo dituzte lehengo ikasturtetik aurrera.

Jose Maria Guibert Deustuko Unibertsitateko errektoreak gaur Forum Europa jardunaldian emandako hitzaldian azaldu duenez, zenbait izapide egitea eta Euskadiko zein Estatuko hezkuntza administrazioek baimena ematea falta da oraindik. Dena den, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak gradurako eraikitako eraikinean zenbait gune gorde dituzte.

Unibertsitatea hainbat ospitalerekin hitzarmenak negoziatzen ari da Medikuntzako ikasleek praktikak ospitaleetan egiteko aukera izan dezaten. Momentuz, zentro hauekin lortu ditu akordioak: IMQk Zorrotzaurren duen zentroa, Quiron ospitalea, San Juan de Dios, Gurutze Gorria, Asuncion Klinika (Tolosa), Vithas San Jose (Gasteiz) eta Mutualia.

Elena Auzmendi Deustuko ikasketen antolamendurako errektoreordearen esanetan, fakultate berriaren sustatzaileen asmoa EAEko ospitale publikoak zerrenda horretara gehitzea da. Gaineratu duenez, 200 mediku eta zientzialariren curriculumak jaso dituzte dagoeneko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko albisteak Deustuko Unibertsitatea albisteak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntza sistemako albisteak