Gizartea -
ARABA
Aitak Gasteizen bahitu eta Aljeriara eraman zuen adin txikiko bat erreskatatu dute
Urruntze agindua urratu eta bere seme-alabetako bi bahitu zituen iazko apirilean. Oraingoz ez dute bigarren haurra askatu eta polizia operazioak zabalik jarraitzen du.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Iazko apirilean Gasteizen aitak bahitu eta Aljeriara eraman zituen bi haurretako bat erreskatatu du Espainiako Poliziak.
Urruntze agindua urratu eta 8 eta 12 urteko bere bi seme-alabetako bi bahitu zituen 2017ko apirilaren 16an, Arabako hiriburuko parke batean jolasean ari zirela.
Aitak haurrak hartu eta Frantziara ihes egin zuen eta handik, familiaren laguntzarekin, bere jatorrizko lurraldera (Aljeria) bidaiatu zuen.
Poliziak bi adin txikikoak Afrikako herrialdean aurkitu zituen. Are gehiago, aitak bietako bat askatzea lortu zuten agenteek.
Espainiako Barne Ministerioak ohar bidez jakinarazi duenez, agenteek Bartzelonako aireportura joaten lagundu zioten amari, semearen bila. Handik Gasteizerako bidea egin zuten.
Dena den, oraingoz ez dute bigarren haurra askatu eta polizia operazioak zabalik jarraitzen du. Aitak hainbat auzi judizial zabalik ditu.