Gizartea -
MENDI MARTXA
'Supersur Ez' plataformak protesta egin du luzapenaren aurka
Bizkaiko Foru Aldundiak Hegoaldeko saihesbidea luzatzeko aurkeztu duen proiektuaren aurkako mendi-martxa egin dute ehun bat lagunek gaur.
EUSKADI IRRATIA | EITB.EUS
Bizkaiko Foru Aldundiak Hegoaldeko saihesbidea edo Supersur delako errepidea luzatzeko aurkeztu duen proiektuaren aurkako mendi-martxa egin dute ehun bat lagunek gaur.
Supersur Ez! plataformak deitutako protesta 09:00etan abiatu da Bilboko Zabalburu plazatik eta Bolintxuraino joan da.
Sahiesbidea luzatzearen aurkako plataformak salatu du errepidea luzatzeko kilometro bakoitzak 47 milioi euroko kostua izango duela eta kalteak sortuko dituela Pagasarri inguruan.
Enrique Antolin plataformako kideak "gehiegizko kostua duela", "zentzugabea" dela eta ez dela "beharrezkoa" esan du, "egungo autobidea ez baita iritsi espero zuten zirkulazio-bolumena izatera".
Babestutako ingurua dela ere gogora ekarri du, gainera, Antolinek, eta errepide berriak ingurunean izango duen eragina ere azpimarratu du.
Bizkaiko Foru Aldundiak maiatzaren 10ean aurkeztu zuen proiektu hau eta Supersur delakoa A68arekin lotzeko proiektuaren infografia.