Gizartea -

Jazoera

Tranbiak bost urteko neskato bat harrapatu du Gasteizen

Adingabea Gasteizko ospitale batera eraman dute, baina ez omen ditu zauri larririk. Udaltzaingoak ikerketa abiatu du jazoeraren nondik norakoak argitzeko.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bost urteko neskato bat zauritu da larunbat goiz honetan Gasteizen, tranbiak harrapatuta, Udaleko iturriek jakinarazi dutenez. Istripua 10:30ak aldera jazo da, Beato Tomas de Zumarraga kalea eta Gasteiz etorbidearen artean.

Harrapaketa gertatu eta minutu gutxira, anbulantzia bat bertaratu da, eta adingabea Gasteizko ospitale batera eraman du. Dirudienez, neskatoak ez du zauri larririk. Udaltzaingoak ikerketa abiatu du jazoeraren nondik norakoak argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Araba Gizartea Trafikoko telefonoak Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Gasteizko tranbia albisteak gaur