Gizartea -

Trafikoa

Ilarak sortu dira AP-8an, Zornotzan, hiru ibilgailuk izandako istripuaren ostean

Kamioi batek, furgoneta batek eta auto batek talka egin dute Irungo noranzkoan. Ez da inor zauritu.

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hainbat ibilgailuaren artean izandako istripua izan da goizean AP-8an, Zornotza parean (Bizkaia), eta ilarak sortu dira Irungo noranzkoan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.

Iturri horren arabera, ezbeharra 07:45ean jazo da autobidearen 98. kilometroan, Zornotza parean. Argitu gabeko arrazoiak tarteko, kamioi batek, furgoneta batek eta auto batek talka egin dute. Azken hori iraulita geratu da errepidean. Zorionez, ez da inor zauritu.

Ibilgailuak bidetik kendu artean errei bat itxi dute, eta ilarak —hiru bat kilometrokoa— sortu dira Irungo noranzkoan. 09:20erako zirkulazioa ohikoa zen.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Bizkaia Zornotza Gizartea Trafikoko telefonoak Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Albisteak A-8 Autobidea