Gizartea -
GERTAKARIA
35 anbulantzia kiskali dituzte Arrigorriagan
Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 05:00ak inguruan piztu da sutea, Atxukarro poligonoko pabiloi batean. 180 anbulantzia inguru zeuden bertan aparkatuta, eta 35 bat kiskalita geratu dira.
EITB.EUS
Sute handia izan da bart Arrigorrian, enpresa pribatu batek anbulantziak gordetzeko erabiltzen duen pabilioi batean. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 180 anbulantzia inguru zeuden aparkatuta leku horretan, eta 35 kiskali dira.
Segurtasun sailak ikerketa zabaldu du, sutea nola piztu zen argitzeko. Nahita piztutakoa dela uste da.
Bizkaiko anbulantzien kudeaketa ia hogei urtez Ambulancias Bizkaia enpresaren esku egon ondoren, duela astebete inguru Ambuiberica enpresari esleitu zioten lan hori, lehiaketa bidez. Joan den ostegunean, Zorrotzan aparkatatuta zeuden 90 anbulantziren gurpilak zulatu zituzten.