Gizartea -

In itinere istripua

Gidari bat hil da Leioan, aparkatuta zegoen kamioi baten aurka talka eginda

Istripua 05:30 aldera izan da, Felipe del Rio kalean. Hildakoa DHL konpainiako behargina zen eta lantokira bidean zegoen. Honenbestez, “in itinere lan-istripu” bat dela ziurtatu du UGTk.

Autoak aparkatuta zegoen kamioi baten aurka egin du talka. Argazkia: @BomberosBizkaia
Autoak aparkatuta zegoen kamioi baten aurka egin du talka. Argazkia: @BomberosBizkaia
Autoak aparkatuta zegoen kamioi baten aurka egin du talka. Argazkia: @BomberosBizkaia

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko 58 urteko gizonezko bat hil da ostiral honetan, Leioan (Bizkaia), bere autoak aparkatuta zegoen kamioi baten aurka talka eginda, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Istripua 05:30 aldera izan da, Felipe del Río kalean, Renault Megane batek aparkatuta zegoen kamioi bat jo duenean.

Gidaria (bakarrik zihoan) ibilgailuan harrapatuta geratu da, eta suhiltzaileek erreskatatu behar izan dute. Biktima burdina artetik atera ondoren, osasun langileak biktima egonkortzen saiatu dira, baina bertan hil da.

Ertzaintzak ikerketa hasi du istripua nola gertatu den argitzeko.

Lantokira bidean

UGTk jakitera eman duenez, hildakoa DHL konpainiako behargina zen eta lantokira bidean zegoen. Honenbestez, “in itinere lan-istripu” bat dela ziurtatu du sindikatuak. Horregatik, astelehenerako elkarretaratzeak deitu ditu enpresaren aurrean. LABek protestekin bat egin du.

Langilearen heriotza deitoratu du UGTk agiri batean. DHLk hildako behargina “aldi baterako laneko enpresa (ABLE) baten bidez” kontratatu zuela azaldu du sindikatuak. UGTk ohartarazi duenez, “txandakako lanak eta nekeak in itinere gertatzen diren lan-istripuak nabarmen areagotu dituzte”.

Horregatik, UGTk eta LABek bi elkarretaratze bateratu deitu dituzte enpresaren ateen aurrean, Leioan. Aurrenekoa 09:30ean egingo dute, goizeko txandan, eta bigarrena 17:30ean, arratsaldeko txandan.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Lan-istripuak Bilbo berriak Gizartea Eguneko albisteak Leioa albisteak Albisteak Ekonomia