Gizartea -

GIPUZKOA

Genero indarkeriaren biktima ugarik harrera zentro batean jasotako tratua salatu dute

Salatutako tratu 'bidegabea' Gipuzkoako Foru Aldundiak kudeatzen duen zentro batean gertatu da. Donostiako Mugimendu Feministak Arartekoari helarazi dio salaketa.

Donostiako Mugimendu Feministaren prentsaurrekoa. ETBren bideotik ateratako pantaila irudia.
Donostiako Mugimendu Feministaren prentsaurrekoa. ETBren bideotik ateratako pantaila irudia.
Donostiako Mugimendu Feministaren prentsaurrekoa. ETBren bideotik ateratako pantaila irudia.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Genero indarkeriaren hainbat biktimak Gipuzkoako harrera zentro batean jasandako "tratu bidegabea" salatu du Donostiako Mugimendu Feministak, eta salaketa hori helarazi dio Arartekoari.

Mugimendu feministak emakume horien izenean salatu duenez, langileen komentario umiliagarriak jasan dituzte, eta osasun baldintza txarrak eta "elikagai gabezia larriak" ere pairatu dituzte.

Gaur goizean mugimendu feministak Donostiako Emakumeen Etxean eskaini duen prentsaurrekoan azaldu duenez, Arartekoari bidalitako salaketa dozena emakume inguruk sinatu badute ere, gehiago dira azken lau urteetan kaltetuak.

Horien esanetan, ez da espazio arazoa, duela gutxi foru diputatuak esan bezala. Hori baino gehiago, beren eskubideak urratu dituztela salatu dute.

Bestalde, Gipuzkoako Diputazioak kudeatzen duen Bidean zentroaren berehalako itxiera eta kalte ordainak eskatu dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Umeak tratu txarrak Tratu txarrak Gaurko albisteak Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Eguneko albisteak Genero-indarkeriaren biktimentzako laguntza Gizon eta emakumeen arteko berdintasuna Gipuzkoako Foru Aldundia azken orduko albisteak