Gizartea -

Polemika

Sexu-erasoen tipifikazioa aztertuko duen batzordea gizonezkoek soilik osatzen dute

Catalak ikerketa bat egitea eskatu du sexu-eraso eta abusu delituak Zigor Kodean duten tipifikazioari buruz, 'La Manada'ren epaiaren ostean. Batzordea 20 gizonek osatzen dute.

Rafael Catala, Espainiako Justizia ministroa. Artxiboko irudia: EFE
Rafael Catala, Espainiako Justizia ministroa. Artxiboko irudia: EFE
Rafael Catala, Espainiako Justizia ministroa. Artxiboko irudia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Justizia Ministerioan Batzorde Nagusiko Zigor Zuzenbideko laugarren sekzioa guztira 20 gizonezkok osatzen dute, emakume bat berak ere ez. Rafael Catala Justizia ministroak ikerketa bat egitea eskatu zuen sexu-eraso eta abusu delituak Zigor Kodean duten tipifikazioari buruz, 'La Manada'ren epaiaren ostean, izan ere, epaileek abusuagatik zigortu zituzten, eta sexu-erasotik absolbitu.

Zehazki, Esteban Mestre buru duen sekzio honen batzordekideak honako hauek dira: Luis Arroyo, Javier Boix, Manuel Cancio, Juan Carlos Carbonel, Juan Cordoba, Carlos Garcia, Enrique Gimbernat, Jose Luis González, Francisco Hernandez, Gustavo Lescure, Borja Mapelli, Javier Moscoso, Francisco Muñoz, Ricardo Pellon, Enrique Peñaranda, Miguel Polaino, Gonzalo Quintero, Gonzalo Rodriguez ta Jesus Maria Silva.

Justizia Ministerioko Kodifikazioaren Batzorde Nagusiko gainerako sekzioetan (Zuzenbide Zibila, Merkataritzakoa, Publikoa eta Prozesala) emakumeak daude, baina gizonak baino proportzio baxuagoan.

Apirilaren 27an, Iñigo Mendez de Vigo Espainiako Gobernuko bozeramaileak iragarri zuen Justizia Ministerioa batzorde honekin harremanetan jarri zela, abusu eta sexu delituen tipifikazioa ordenamendu juridikoan behar bezala islatuta dagoen aztertzeko, edota eguneratzea beharrezkoa ote den jakiteko. Hori arautzen duen Zigor Kodea Felipe Gonzalezen garaikoa da, 1995ekoa, hain zuzen ere.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak umeak Indarkeria matxista gaur Delituak bideoak Gizartea Eguneko albisteak Eguneko albisteak Mundu matxista Feminismoa