Gizartea -

OSASUNA

Jaurlaritzak aurretiazko borondateak arautzeko dekretua aldatu du, epeak arintzeko

Egun errazagoa da norberaren aurretiazko borondateen agiria egitea. Zehazki, osasun zentroetan egin ahal da famili medikuaren aholkularitzarekin.

Osasun zentroan egin ahal izango da, mediku bat eta Osakidetzako profesionalak lekuko direla. ETB
ETBren artxiboko bideo batetik ateratako irudia.
Aurretiazko borondateak medikuaren laguntzarekin idatzi ahal izango dira

1:15

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak aurretiazko borondateen euskal erregistroa arautzen duen dekretua aldatu zuen 2018ko maiatzean, epeak arintzeko eta eskaera gehiagori erantzun ahal izateko.

Horrenbestez, aurretiazko borondateen dokumentua errazago egin ahal izatea lortu nahi zuen Jaurlaritzak eta hori lortzeko helburuz aldaketak egin zituen. Gauzak horrela, dokumentua Osakidetzako osasun zentroetan egin ahal da jada familia medikuarekin aholkularitzarekin eta hiru lekukoen formularen bidez (osasun zentroko beste profesional batzuk jardun ahal izango dute).

Aipaturiko dokumentuan funtsezko printzipioak eta osasun eremuan hartu beharreko erabakiak orientatuko dituzten irizpideak adierazi daitezke, besteak beste: bizitzaren amaieran zaintzak non jaso nahi diren edo organoen emaile izateko borondatea; tratamendu eta zaintza batzuen onarpena edo ukapena zer osasun egoeratan nahi den kontuan hartzea; edo ordezkari bat esleitzea, baliozko bitartekari izan dadin, osasun-taldearen aurrean, pazienteak bere borondatea adierazi ezin duen kasuan.

Bizi testamentua egiteko hiru modu daude: erregistroaren arduradunaren bidez, hiru lurralde-ordezkaritzetako bulegoetan; notario bidez eta osasun zentroetan hiru lekukoen sinaduraren bidez.

Gainera, dokumentuetarako sarbidean ere aldaketak izan dira. Horrela, horietara jotzeko eskubidea –orain arte osasun-langileei eta emaileei beraiei baino ez zitzaien ematen– beraiek izendatutako ordezkariei ere zabaldu zaie.

Euskal Autonomia Erkidegoa da erregistratutako bizi testamentu gehien dituen autonomia erkidegoa, 21.723 guztira, 1.000 biztanleko 9,9 emaile.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osasuna albisteak Osakidetza Eusko Jaurlaritza albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Osasun albisteak Medikuak