Gizartea -

Enkarterri

Autismoa duen neska baten amak gose-greba egingo du, ikasgela egonkor bat lortzeko

5 urteko neskatoaren ama datorren astelehenean hasiko da gose-greba egiten, Bilbon, Eusko Jaurlaritzak agindutakoa betetzeko. Umeak autismo berezi larria du.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Autismo berezi larria duen 5 urteko neskato baten amak gose-greba mugagabea egingo du datorren astelehenetik aurrera. Protesta Bilbon egingo du. Hezkuntza beharrizan bereziak dituzten umeentzako ikasgela egonkor bat Enkarterrin sortzea agindu zuen Eusko Jaurlaritzak. Exekutiboak agindutakoa betetzea nahi du haurraren amak.

Inga Aguirremalloa Lagundu Nee Enkarterri elkarteko presidenteak gaur agiri batean jakitera eman duenez, Enkarterrin ikasgela finkoa sortzeko konpromisoa hartu zuen Jaurlaritzak duela bi hilabete, Raquel Garcia amaren aurrean.

Inga Aguirremalloak salatu duenez, Gasteizko Exekutiboko hezkuntza arduradunek hitza jan dute orain, “errentagarria ez dela argudiatuta”. “Legeak ez du inolako gutxieneko ikasle kopururik zehazten”, gogorarazi du Aguirremalloak.

Inga Aguirremalloa: "Beharrizan bereziak dituen neskato baten hezkuntzarako eskubidea legitimoa da"

Inga Aguirremalloaren hitzetan, “beharrizan bereziak dituen neskato baten hezkuntzarako eskubidea legitimoa da”, eta “modu zeken honetan urratzen ari dira”.

Horregatik, Raquel Garciak gose-greba mugagabe bati hasiera emango dio apirilaren 23an Eusko Jaurlaritzako egoitzaren aurrean, Bilbon, “agindutakoa bete arte”.

Azkenik, “kemen handiko ama batek bere seme-alabaren eskubideak bermatzeko era honetan borroka egitea beharrezkoa da”, eta “gure politikariek hitzik ez baldin badute”, galdetu du elkarteko presidenteak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Bizkaia Eusko Jaurlaritza Gaixotasunak Gizartea Balmaseda Albisteak Hezkuntza Zalla Gueñes Nerabezaroa albisteak Desgaitasun fisikoa Enkarterri gaur