Gizartea -

NAFARROA

Legionelosi kasu bat antzeman dute Nafarroako Ospitale Gunean

Foru Gobernuak ohar bidez jakinarazi duenez, gaixoa onera egiten ari da. Bien bitartean, teknikariek laginak hartuko dituzte bakterioaren jatorria aurkitzeko.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak atzo jakinarazi zuenez, balizko legionelosi nosokomial kasu bat atzeman dute Nafarroako Ospitale Gunean ospitaleratuta dagoen gaixo batean.

Foru Gobernuak ohar bidez zabaldutako informazioaren arabera, gaixoa onera egiten ari da. Halaber, kasuaren nondik norakoak ikertzen ari dira.

Ospitaleko ur sarean eta gaixoaren etxebizitzan laginak hartu dituzte bakterioa nosokomiala edo komunitarioa den argitzeko.

Kasu honen berri izan aurretik ere, Nafarroako Ospitale Guneak gaur ur sarea desinfektatzea aurreikusita zuen, legionelosia prebenitzeko programaren baitan.

Dena den, desinfektatzeko lan horiek handitzea erabaki dute legionelosia antzeman ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osasuna Iruñeko bideoak Nafarroa gaur Gaixotasunak bideoak Gizartea Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Nafarroako Gobernua Nafarroako Ospitale Gunea