Gizartea -
GERTAKARIA
Bi pertsona zauritu dira Donostian, taberna batean izandako borrokan
Altza auzoan izan da liskarra, gaur goizaldean. Lau pertsona atxilotu ditu Ertzaintzak.
EITB.EUS
Bi pertsona zauritu dira gaur goizaldean, Donostiako Altza auzoko taberna batean izandako borrokan. Erietxera eraman dituzte biak, batak kolpeak ditu, eta besteak, labankada bat.
Segurtasun sailak zabaldutako datuen arabera, 00:30 inguruan izan da liskarra. Ordu horretan, lau gizonezko sartu dira tabernara, eta barruan zeuden beste biri eraso egin diete. Lekukoek esan dutenez, makilak zituzten, eta horiekin kolpeka hasi dira. Aulkiak ere bota dituzte.
Ertzaintzak ustezko lau erasotzaileak atxilotu ditu, eta datozen orduotan eramango dituzte epailearen aurrera.
Tabernan kalte material ugari izan dira, borrokaren ondorioz.