Gizartea -

DONOSTIA

Bost familia etxetik atera behar izan dituzte Igeldon, lur-jausi ikusgarri batengatik

Luizia goizaldean izan da Donostian, Del Faro ibilbideko 57. zenbakin, eta errepidea erabat moztuta geratu da. Arratsaldean are euri gehiago egingo duelako atera dituzte etxetik bizilagunak.

Igeldo, gaur. Foto: EiTB
Igeldo, gaur. Foto: EiTB
Igeldo mendiaren magalean bizi diren bost familia irtenarazi dituzte

1:31

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Luizi ikusgarria izan da gaur goizaldean, 04:00ak aldera Donostian, Del Faro ibilbidearen 57. zenbakiaren parean, eta Igeldora doan itsasargiko igoera itxita geratu da ibilgailu guztientzat. Hala, Igeldotik sartu-atera egiteko, beste bideak erabiltzen ari dira bizilagunak.

Lur-jausiak ur-ihesa eragin du eta pare horretan dagoen etxean "kalte handiak" eragin ditu. Elektrizitatea ere moztu behar izan da horregatik.

06:00ak aldera, udal arkitektuak luziaren balorazioa egin du, eta lur mugimendua handia izan dela ikusita, eta meteorologoek arratsalderako euria iragarri dutela kontuan izanda, bost familia etxetik irtenarazi dituzte.

Bi familia hoteletara eraman dituzte, eta beste hiruak senideen etxeetara joan dira.

Igeldoko Atrakzio Parkean ere ezohiko bide bat ireki dute mendiaren gainaldean bizi diren bizilagunek euren etxeetatik hirira jaitsi eta igotzeko aukera izan dezaten.

 

IGELDO donostia luizia  argazkia: eitb

IGELDO donostia luizia argazkia: eitb

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak