Gizartea -
NAFARROA
Konstituzionalak baliogabe utzi du doako osasun arreta bermatzen duen lege nafarra
Konstituzioaren aurkakotzat jo du 8/2013 Foru Legea, otsailaren 25ekoa, Espainiako araudiarekin 'bateraezina' dela iritzita.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Auzitegi Konstituzionalak baliogabe utzi du Nafarroan bizi diren herritar guztiei doako osasun arreta aitortzen dien 8/2013 foru legea. Erabakia hartu duten epaileen iritziz, Estatuko araudiarekin "bateraezina" eta Konstituzioaren aurkakoa da.
Lau magistratuk, alde batetik, eta beste magistratu batek, bestetik, boto partikularra eman dute. Kontuak kontu, ordea, Auzitegi Konstituzionalak onartu egin du Espainiako Gobernuak legearen aurka jarritako helegitea.
Boto partikularrei dagokienez, lau magistratuk boto partikularra eman dute fundamentazioarekin eta epaiarekin ados ez daudelako eta bosgarrenak, ostera, Nafarroak osasun alorrean eskumenak dituela arrazoitu du.
Legearen artikulu bakarrean dioenez, "Nafarroan bizi diren pertsona guztiek doako osasun arreta izateko eskubidea dute, izan lehen mailakoa edo espezializatua, bere adina, nazionalitatea edota egoera administratibo zein legala edozein dela ere". Xedapen gehigarriak ostera urriaren 19ko 18/2012 botiken legeari erreferentzia egiten dio.