Gizartea -

Sexu-jazarpena

Unicefeko zuzendariordeak dimititu egin du, jokabide matxista egotzi ostean

Save The Children gobernuz kanpoko erakundean lan egiten zuten zenbait emakumek "jarrera desegokia" leporatu zioten Justin Forsythi.

Justin Forsyth. Artxiboko argazkia: EFE
Justin Forsyth. Artxiboko argazkia: EFE
Justin Forsyth. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Justin Forsyth Unicefeko zuzendariordeak dimisioa eman du, Save The Children erakundeko langileekiko "jarrera desegokia" agertu izana egotzi ziotela ezagutu ostean.

Gertakariak Forsythek Save The Children gobernuz kanpoko erakundea zuzentzen zuenean jazo ziren. Han lan egiten zuten zenbait emakumerenganako jarrera desegokia erakutsi izana leporatu zioten.

Henrietta Fore Unicefeko zuzendariak Forsythen dimisioa onartu du eta hark azken bi urteotan "haur ahulenak defendatzen eta haien biziak salbatzeko" egin duena lana eskertu du.

Save The Children erakundeko zuzendaria zenean, Forsythek mezu desegokiak bidaltzen zizkiela, euren janzkerari buruzko komentarioak egiten zituela eta eurenganako sentimenduak adierazten zituela salatu zuten.

Salaketa horien ondotik, 2011n eta 2015ean, Forysth ikerketapean egon zen. Garai hartan "akats pertsonal batzuk" egin zituela eta hiru emakumeei barkamena eskatu ziela esan du gaur ohar baten bidez. "Kasua itxita zegoela uste nuen", erantsi du.

Forysthek azaldu duenez, "Unicefi, Save The Childreni eta 30 urteotan umeen alde egin duen lanari kalterik egitea ekiditeko" erabaki du dimisioa ematea. 2016an iritsi zen Unicefeko zuzendaritzara.

"Argi utzi nahi dut ez dudala dimisioa eman Save The Childrenen egin nituen akatsengatik. Duela urte asko egindako prozesu batean aztertu zen guzti hori. Orduan aurrez aurre eskatu nuen barkamena eta gaur berriro eskatzen dut barkamena", zehaztu du.

Auzi honen bidez aipatu erakundeei "min egiteko nahia" ezkutatzen dela salatu du.

BBCren arabera, Forysthek mezu ugari bidaltzen zizkien hiru emakumeei eta, erantzunik jaso ezean, posta elektronikoa igortzen zien "hizketaldi pribatu" baterako deialdia eginez.

Save The Childrenek onartu du Forysthek langile horiekin "elkarrizketa desegokiak" izan zituela eta horregatik barkamena eskatu du. Era berean, horrelakorik berriro ez gertatzeko prozedurak aztertuko dituztela jakinarazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Indarkeria matxista Gizartea albisteak Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa GKEak