Gizartea -

GIPUZKOA

Zianuroa izan zen Deba ibaian, Soraluzen, ehunka arrain hil zituena

URA agentziak baieztatu duenez, Gipuzkoako Foru Aldundiak otsailaren 12an jasotako ur laginetan zianuroa ageri zen eta datu hori pauso nabarmena da isurketaren balizko iturria zehazteko.

Ehunka arrain hilik agertu ziren dira Deba ibaian, Soraluzen. Argazkia: Plaentxia.eus
Ehunka arrain hilik agertu ziren dira Deba ibaian, Soraluzen. Argazkia: Plaentxia.eus
Ehunka arrain hilik agertu ziren dira Deba ibaian, Soraluzen. Argazkia: Plaentxia.eus

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

URA Uraren Euskal Agentziak astearte honetan baieztatu duenez, zianuroa izan zen Deba ibaian, Soraluzen, otsailaren 12an ehunka arrain hil zituena.

Ohar batean azaldu duenez, Gipuzkoako Foru Aldundiak otsailaren 12an jasotako ur laginetan zianuroa ageri zen, eta datu hori pauso nabarmentzat jo du isurketaren iturria bilatzeko. Ondorengo egunetan hartutako laginetan, ostera, ez dute zianuro arrastorik aurkitu.

URAk inguruko enpresak ikuskatuko ditu berriro eta lagin berriak hartuko ditu. URAko teknikariak, Ertzaintza eta Gipuzkoako Foru Aldundia elkarrekin lankidetzan ari dira ikuskaritza lan horiek egiten.

Otsailaren 12an ehunka arrain hilda agertu ziren Deba ibaian, Soraluzen. Geroztik, Soraluze eta Bergara arteko ibai zatia aztertzen ari dira isurketaren erantzulearen bila.

Ibaian gorabehera edo isurketaren baten berri izanez gero 112 zenbakira deitzea eskatu die URA agentziak herritarrei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Gizartea bideoak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Soraluze azken ordukoa Ura albisteak gaur Euskal Herriko ibaiak Euskadiko kutsadura gaur