Gizartea -

NAFARROA

Legionellagatik Tuteran hildako gizona Tuterako ospitalean kutsatu zen

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak ziurtatu duenez, legionella bakteria antzeman dute ospitaleko ur sarean.

Tuterako ospitalea. ETBko artxiboa
Tuterako ospitalea. ETBko artxiboa
Tuterako ospitalea. ETBko artxiboa

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak gaur ziurtatu duenez, pasa den otsailaren 7an Tuterako ospitalean legionellagatik hil zen gizona ospitalean bertan kutsatu zen. Egindako azterketan legionella bakteria antzeman dute Tuterako ospitaleko ur sarean.

Otsailaren 9an legionella bakteria hauteman zuten Tuterako ospitalean eta bi egun lehenago hil zen gaixoa.

Maria Jose Perez Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak gaur prentsaren aurrean jakinarazi duenez, hildakoaren etxean egindako analitikaren helburua legionellaren jatorria etxebizitzan bertan edo ospitalean zegoen jakitea zen.

Azaldu duenez, legionella bakteria antzeman zuten ospitaleko ur sarean eta, ondorioz, bakteriak erasandako tartea garbitu eta desinfektatzeari ekin zioten asteburuan. Horrez gain, hil aurretik gaixoa egon zen gela guztiak "kontrolatu" zituzten.

Bestalde, Luis Gabilondo Nafarroako Osasun saileko zuzendari nagusiaren hitzetan, ez zen inolako arduragabekeriarik izan. "Larria litzateke neurri egokiak ez hartzea edo mantentze lanak behar bezala ez egitea. Orduan zuzeneko edo zeharkako arduragabekeria egotzi ahal izango zitzaion", nabarmendu du. Are gehiago, noizean behin legionella bakteria ospitale publiko zein pribatuetan agertzen dela gaineratu du.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osasunari buruzko albisteak Nafarroa gaur Tutera Gizartea bideoak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Osasun albisteak