Gizartea -

NAFARROA

Altsasun hilik aurkitutako gizona berez hil zen

Autopsiaren zain eta itxura guztien arabera, berez hil zen.

Gorpua topatu zuten lekua. Argazkia: Nafarroako Suhiltzaileak
Gorpua topatu zuten lekua. Argazkia: Nafarroako Suhiltzaileak
Gorpua topatu zuten lekua. Argazkia: Nafarroako Suhiltzaileak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzo Altsasuko ubide batean hilda agertu zen 75 urteko gizonezkoa berez hil zen, Guardia Zibilak gaur jakinarazi duenez. "Ez dago bestelako zantzurik", gaineratu dute Guardia Zibilaren iturriek.

Gaur egingo diote autopsia gizonezkoari, baina Polizia judizialaren lehen azterketaren arabera, berez hil zen.

Gizona Olazagutiako bizilaguna zen, eta ostegunean eman zuen familiak desagerpenaren berri, 18:30 inguruan. Hori dela eta, 22:30etik aurrera bilaketari ekin zioten, Foruzaingoaren, Guardia Zibilaren eta zenbait senideren laguntzarekin, Nafarroako Larrialdietarako Zerbitzuaren arabera.

Ostegunean, 09:40 inguruan, altsasuar batek hilotza topatu zuen ubidean, Altsasuko geltokitik gertu.

Biktimak bihotzarekin eta diabetearekin lotutako gaitzak pairatzen zituen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Nafarroa Gizartea bideoak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Altsasu azken ordukoa