Gizartea -
HERIOTZA
Aintzane Agirre hil da, Agirre lehendakariaren alaba zaharrena
82 urterekin hil da Bilbon, eta bizirik gelditzen zen Jose Antonio Agirreren hiru seme-alabetako bakarra zen.
EITB.EUS
Aintzane Agirre, Jose Antonio Agirre lehendakariaren alaba zaharrena, hil da gaur Bilbon. 82 urte zituen eta bizirik gelditzen zen Jose Antonio Agirreren hiru seme-alabetako bakarra zen.
Haren omenezko hileta elizkizuna astelehenean (otsailak 19) egingo dute,19:30ean, Algortako Loiolako San Ignazioren parrokian.
Ameriketako Estatu Batuetan (AEB) eta Parisen igaro zuen haurtzaroa eta bertan hezi zen, Agirre lehendakariaren erbestea tarteko.
15 urtez Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako idazkaritza nagusian aritu zen, eta Euskadiren eta diasporako euskal etxeen arteko zubi lana egin zuen.
2013an Eusko Legebiltzarrak bere aitari egin zion omenaldian parte hartu zuen eta haren izenean legebiltzarkideei ematen zaien bereizgarria jaso zuen.
Ekitaldi harekin Agirreri legebiltzarkide maila onartu zioten sinbolikoki; izan ere, lehendakari izendatu zutenean, ezin izan zuten Legebiltzarra eratu.
Aintzane Agirre, lehendakariekin. ETBren artxiboko bideoa.