Gizartea -

BIZKAIA

Larrabetzuko luizia lau futbol zelairen parekoa da

Kaltetutako gunera bisita egin ostean Imanol Pradales Bizkaiko Foru Aldundiko diputatuak azaldu duenez, seguru asko datorren astean hasiko dira mendi hegala egonkortzeko lanak.

Luiziak harrapatutako autoa, BI-3102 errepidean, Larrabetzun. Argazkia: Bizkaiko Foru Aldundia
Luiziak harrapatutako autoa, BI-3102 errepidean, Larrabetzun. Argazkia: Bizkaiko Foru Aldundia
Teknikariak hasi dira luiziaren eremua aztertzen

1:24

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larrabetzu eta Fika arteko BI-3102 errepidearen itxiera eragin duen luiziak 100.000 metro kubikoko bolumena du, lau futbol zelairen parekoa, Imanol Pradales Bizkaiko Ekonomia eta Lurralde Garapeneko diputatuak adierazi duenez.

Lur-jausiaren ondorioz hiru edo lau hilabetez itxita egongo da Larrabetzuko errepidea. Geologoak eta topografoak lanean ari dira luizia zenbaterainokoa den argitzeko.

Kaltetutako gunera bisita egin ostean Imanol Pradales Bizkaiko Foru Aldundiko diputatuak azaldu duenez, neguko euri-jasen ondorioz ur asko pilatu da eta horrek eragin du luizia. Haren esanetan, errepidearen gainetik 500 metrora dagoen mendi-hegal batean hasi zen luizia eta horrek gero beste haustura bat eragin zuen errepidetik gertu. Ondorioz, 100.000 metro kubiko jausi ziren errepidera, "lau futbol zelai adina", gaineratu du Pradalesek.

Halaber, luiziak errepideko 100 metrori eragiten diola nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Ezbeharrak gaur Trafikoa Gaurko albisteak Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea Arabako trafiko telefonoa Trafiko webkamerak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Mendi-magaletako lur-jausiak Zer gertatzen ari da Larrabetzu?