Gizartea -
BIZKAIA
Beste haur bati atzeman diote salmonella Bizkaian, Lactalisen haur-esnea edateagatik
Osakidetzak ohar bidez jakitera eman duenez, haurra onik dago eta ez dago ingresatuta. Basurtuko Ospitalean artatu zuten.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Beste ume bati atzeman diote salmonella gaitza Bizkaian, Lacatalis enpresa frantziarraren haur-esnea edateagatik. Osakidetzak eman du bigarren kasu horren berri, ohar bidez. Urtarrilean atzeman zuten lehendabiziko kasua, Basurtuko Ospitalean.
Osasun Sailak jakitera eman duenez, bigarren haur hau ere Basurtuko erietxean artatu zuten. Umea "kontrolpean" dagoen arren, "onik" dago, eta "ez dago ingresatuta".
Halako agerraldien aurrean Osakidetzak beti ezartzen duen protokoloa ezarri duela oraingoan ere gogoratu du Osasun Sailak.
Frantzian hainbat salmonella kasu agertu ondoren, Lactalis konpainiak bere hainbat produktu erretiratu ditu merkatutik.