Gizartea -

Bizkaian

Bermeon desagertutako gizonaren gorpua aurkitu dute

Gorpua Sukarrieta eta Muruetako ontziolen artean aurkitu dute. Bermeoko portuan desagertutako 42 urteko gizonezkoaren gorpua dela baieztatu du Ertzaintzak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Abiñako hondartzaren uretan aurkitu dute 42 urteko gizonezko baten gorpua, Sukarrieta (Bizkaia) eta Muruetako ontziolen artean. Bermeoko portuan desagertutako gizonezkoaren gorpua dela baieztatu du Ertzaintzak, Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez.

12:00ak aldera, Bermeoko kai-muturrean zegoen gizon bat uretan sartu da, arropak kendu ostean. Morrua itxita zegoen denboralearen ondorioz.

17:00ak aldera gorpua flotatzen topatu dute Abiñako hondartzaren eta Muruetako ontziolen artean dagoen estuarioan. Gizonezkoaren gorpua Ertzaintzako helikoptero batek erreskatatu eta Abiñako hondartzara eraman du.

Sukarrietako uretan aurkitutako gorpua Bermeon desagertutako gizonarena dela baieztatu du Ertzaintzak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea