Gizartea -

Bilbo

14 urteko bi adingabe atxilotuta, Otxarkoagako hilketarekin zerikusia dutelakoan

Ertzaintzak igande honetan egin ditu bi atxiloketak, Balmasedan eta Bilbon; bi atxilotuek aurrekariak dituzte, indarkeriaz eta larderiaz egindako lapurrengatik.

Gorpuak ostegunean aurkitu zituzten, hilaren 18an. Argazkia: EFE.
Gorpuak ostegunean aurkitu zituzten, hilaren 18an. Argazkia: EFE.
14 urteko bi gazte atxilotu ditu Ertzaintzak, Otxarkoagako hilketa dela eta

1:10

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 14 urteko bi adingabe atxilotu ditu igande honetan, Bilboko Otxarkoaga auzoan ostegun honetan izandako hilketarekin zerikusia dutelakoan.

Eferi ikerketaren iturriek jakitera eman diotenez, lehen atxiloketa 14:30 baino pixkat lehenago egin dute, Balmasedan (Bizkaia); bigarren atxiloketa, aldiz, Bilbon egin dute agenteek, 17:30 aldera. Ez omen dago aurreikusita, oraingoz behintzat, atxiloketa gehiagorik egotea.

Ikertzaileen iritziz, bi adingabeak krimenean nahasita daude; adingabeen Fiskaltzaren esku utziko dituzte.

Hainbat iturrik diotenez, biek dituzte aurrekariak, indarkeriaz eta larderiaz egindako lapurrengatik. Europa Pressi esan diotenez, helbidea dute Bilbon eta Bizkaiko beste herri batzuetan.

Indarkeria-zantzuak, eta hainbat labankada

Senar-emazteak joan den ostegunean aurkitu zituzten hilda haien etxebizitzan, Otxarkoaga auzoan. Gorpuek indarkeria-zantzuak eta hainbat labankada zituzten. Hiltzaileek bortizkeria handia erabili zutela uste dute ikertzaileek.

Familiarteko batek aurkitu zituen gorpuak, telefonoari erantzuten ez ziotela ikusita, etxera joatea erabaki zuenean. Ertzaintzari abisua eman, eta ikerketa abiatu zuten.

Hilketek samina eta haserrea eragin zituzten bizilagunen artean, eta berehala atera ziren kalera,  auzoan dagoen "segurtasun eza" salatzeko. Ostiral arratsaldean elkarretaratzea egin zuten Otxarkoaga auzoan bertan. Ehunka lagun bildu ziren, 'Otxarkoaga ere mugimenduan. Aski da' lelopean.

Juan Mari Aburto alkatea ere bertan izan zen, eta hainbat pertsonak kritikatu egin zuten hori. Alkateak "herritarren kezka" bere egiten duela esan zuen, eta segurtasun neurriak areagotuko dituztela hitz eman zuen. Aburtoren iritziz, Otxarkoagan gertatutakoa bezalako krimenak ez dira ohikoak Bilbon; alkatearen nahia da justiziak bere lana ondo betetzea, hiltzailearekin.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak Azken ordukoa Bizkaia Delituak azken ordukoa Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Nerabezaroa albisteak Krimenak azken ordukoa Pertsona edadetuak