Gizartea -

OSASUNA

Zortzi minbizi mota hautematen dituen odol proba berri bat garatu dute

Diagnostikorako metodo berriak hainbat minbizi mota detektatzeko balio du, obarioetakoa, gibelekoa, urdailekoa, pankreakoa, esofagokoa, biriketakoa, bularrekoa eta kolon-ondestekoa hautematen baitu.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nazioarteko ikertzaile talde batek zortzi minbizi mota garaiz antzemateko balio duen odol proba berri bat garatu du, Science aldizkariak argitaratutako artikulu baten arabera.

Metastasia izan aurretik minbizia hautematea omen da etorkizunean heriotzak gutxitzeko gakoetako bat, aldizkari horri elkarrizketa eskaini dioten adituen esanetan.

Diagnostikoa egiteko metodo berriak minbizi mota hauek detektatzeko balio omen du: obarioetakoa, gibelekoa, urdailekoa, pankreakoa, esofagokoa, biriketakoa, bularrekoa eta kolon-ondestekoa.

CancerSEEK izenarekin bataiatu duten probak 16 generen mutazioak eta 10 biomarkatzaile aztertzen ditu.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osasuna albisteak Minbizia Gaixotasunak argazkiak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Zientzia Osasun albisteak gaur Zientziaren hedapena