Gizartea -

MADRIL

Aitor Zabaletaren hilketan nahasitako gizon bat atxilotuta, beste bat sastatzeagatik

Ignacio Racionero goizean atxilotu dute, bart Atletico Madrileko jarraitzaile bat labanaz zauritzea leporatuta.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ignacio Racionero 1998an Aitor Zabaleta Realeko zalearen hilketaren kasuan nahasita izan zen ultra atxilotu dute bart, Atletico Madrileko jarraitzaile bat labanaz zauritzea leporatuta.

Ustezko erasotzailea, Frente Atleticoko Suburbios Firm fakzioko kidea, 03:10ean atxilotu du Poliziak. Suburbios Firm fakzioa Frente Atletico ultra jarraitzaile taldetik kanporatu zuten Real Madrileko Ultra Sur taldearekin harremanak izateagatik.

Aitor Zabaletaren hilketarekin zerikusia zuelakoan atxilotu zuten 1998an, eta kasua eraman zuen epaileak auzipetutako 20 lagunetako bat izan zen. Aitor Zabaleta 1998ko abenduaren 8an hil zuten Vicente Calderon estadioaren inguruan, Atletico Madrilek eta Realak jokatu behar zuten UEFAko partidaren atarian.

Ricardo Guerrari 17 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten 2001ean, Aitor Zabaleta hiltzeagatik. Horrez gain, ustez hilketan parte hartu zuten beste bi pertsona ikertzeko agindu zuen epaileak, tartean Ignacio Racionero.

Azkenean, ordea, epaileak artxibatu egin zuen bi horien kontrako auzia, proba faltagatik.

2005ean, Atletico Madrilek kanporatu egin zuen, entrenamendu batean jokalariak eta entrenatzaileak iraintzeagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Futbol albisteak 2024 Reala Donostia albisteak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Madrilgo gertakizunak Madril