Gizartea -

Gasteiz

Borja Lazaroren bilaketari eustea eskatu dute, desagerpenaren 4.urteurrenean

La Guajira (Kolonbia) herrian desagertu zen informatika ingeniari gasteiztarra orain dela lau urte. Argazkilaritza ere gustuko zuen.

Borja Lazaro gogoratzeko bilkura egin dute Gasteizen. EFE
Borja Lazaro gogoratzeko bilkura egin dute Gasteizen. EFE
Bilaketa lanek jarrai dezaten eskatzen du Borja Lazaroren familiak

1:52

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Orain dela lau urte Kolonbian desagertutako Borja Lazaro gasteiztarraren familiak eta lagunak Arabako hiriburuan bildu dira gaur, hura gogoratu eta kasuari ahaztu ez dadin eskatzeko.

Bihar, astelehena, lau urte beteko dira Borja Lazaro informatika ingeniaria La Guajira (Kolonbia) herrian desagertu zenez gero. Cabo de la Vela izeneko ostatuan zegoela galdu zitzaion arrastoa. Argazki-erreportaje bat egitera joan zen eremu hartara.

2014ko urtarrilaren 7tik 8rako gauean ikusi zuten azken aldiz, bi turista alemaniarrekin, beste bi txiletarrekin eta hainbat kolonbiarrekin zerbait hartzen egon ostean.

Lau urteren ostean eta inolako pistarik gabe, Borja Lazaroren familiak borrokan jarraitzen du, agintariak ez dezaten kasua ahaztu. Hori aldarrikatzeko antolatu dute gaurko elkarretaratzea.

Elkarretaratzea

"Zure zain gaude" esaldia idatzita zuen kartela erakutsi dute bilkuran, baita Borjaren Lazaroren argazki bat ere. Hirurehun bat pertsona bildu dira Gasteizen: Estefania Beltran de Heredia Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburua; Javier de Andres Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkaria; Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusia eta Gorka Urtaran Gasteizko alkatea, besteak beste.

Sergio Lazaro Borjaren anaiak kazetarien aurrean salatu duenez, "ez da ezer egiten ari ikerketak aurrera jarrai dezan".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Gizartea albisteak Eguneko albisteak Gasteiz berriak Gaurko azken ordukoa Zer gertatu da Kolonbian? Desagertutako pertsonak gaur Gurasoak