Gizartea -
GASTEIZ
Gasteizko Hedegile kaleko eraikin okupa jendez hustu dute
Gazte Emantzipaziorako Sareko kideek abuztuan okupatu zuten Ensanche XXI udal elkartearen eraikina eta jabeak jarritako salaketaren ondotik, gazteak irtenarazi dituzte.
O.A. | EITB.EUS
Ertzaintzak eta Udaltzaingoak Gasteizko Hedegile kaleko 127. zenbakiko eraikina okupatzen ari ziren gazteak irtenarazi dituzte bart. Alde Zaharreko eraikinaren jabe den Ensanche XXI udal elkarteak salaketa bat aurkeztu zuen epaitegietan eta epaileak eraikina jendez hustea agindu zuen. Ertzaintzaren esanetan, gazteak berez sakanabatu ziren, kargarik gabe. Hala ere, zenbait iturriren arabera, Poliziak eraikinaren atarian bildutako gazteei eraso egin zieten.
Hainbat urtez hutsik egon ostean, Gazte Emantzipaziorako Sareko kideak pasa den abuztuan sartu ziren eraikinera.
Udaltzainak gaueko lehen orduan joan zen Hedegile kaleko 127. zenbakira, eraikina husteko epailearen agindua eskuan zutela.
Gauean zehar jende ugari elkartu zen Alde Zaharreko eraikinaren inguruan, okupei babesa emateko.
21:00ak aldera, ertzainak bertaratu dira eta ingurua hesitu dute. Ertzaintzaren esanetan, gazteak berez sakabanatu dira, istilurik gabe. Gazteen hitzetan, ordea, Poliziak eraso egin die.