Gizartea -

ZIKLOGENESI LEHERKORRA

Parkeak itxi eta zaborrontziak erretiratuko dituzte Gasteizen, haize bortitzagatik

"Ana" borraskaren eragina 12:00etatik aurrera hasiko gara sentitzen, batez ere, eta horren aurrean, larrialdiaurreko egoera ezarri du Udalak. Neurrien artean, Eguberritako argiak itzaltzea ere badago.

Otsailean ere txikizioa eragin zuen haizeak Gasteizko parkeetan. Argazkia: EiTB
Otsailean ere txikizioa eragin zuen haizeak Gasteizko parkeetan. Argazkia: EiTB
Otsailean ere txikizioa eragin zuen haizeak Gasteizko parkeetan. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fronte atlantiar oso aktibo bat igaroko da gaur guretik, eta ziklogenesi leherkorrarekin bat egingo duenez, "Ana" izeneko borraska handia sortuko da eta haize denborale bortitza izango dugu. Hala, eguerditik abisu horian izango gara haizeagatik. Tokirik haizetsuenetan 100 kilometro orduko ufadak izango dira, eta besteetan 80 km/h-koak. Gauerako, berriz, alerta laranjara igoko da abisua, 21:00etatik hasi eta asteleheneko 03:00ak arte 120 km/h-koak izan bai daitezke haize ufadak.

Aurreikuspen horiek ikusita, Gasteizeko Udalak larrialdiaurreko egoera aktibatzea erabaki du. Horrenbestez, parkeak eta lorategiak itxiko dituzte, eta zaborrontzi bidezko zabor bilketa bertan behera geratuko da haize ufadak maila horretara iristen direnean.

15:00etan jarriko da martxan udal dispositiboa eta behar diren neurriak hartuko dituzte haize bolada indartsuenak hasten direnean. Hasteko, 17:00etan bertan parke guztiak itxiko dituzte.

Parkeak itxi eta zaborrontziak erretiratzeko erabakiaz gain, Udalak Eguberritako argiak itzaltzea ere erabaki du askatu daitezkeen kableek sor dezakten arriskua ekiditearren.

Era berean, karpa, grua eta aldamioen jabeei abisua emango die ondo iltzatu ditzaten eta beharrezkoa bada, desmontatu ditzaten.

Herritarrei leihoetako elementuak kentzeko eta zuhaitzak dauden tokietatik ez ibiltzeko gomendatu diete.

Ramiro González Arabako ahaldun nagusiak, bestalde, Twitter bidez iragarri du lurralde osorako Larrialdi Plana aktibatu dutela 17:00etatik aurrerako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala Denboraleak argazkiak Gizartea albisteak Eguneko albisteak