Gizartea -
DENBORALEA
Zestoako elizako kanpandorrea bota du tximista batek
Harri zati handiak erori ziren herriko plaza nagusira, baina inork ez zuen minik hartu.
EITB.EUS
Zestoako Andra Mariaren Jasokundea parrokiako kanpandorrearen zati handi bat erori zen, atzo, 21:30 inguruan, tximista batek jota. Harri zati handiak erori ziren herriko plaza nagusira, baina inork ez zuen minik hartu.
Herritarrek Euskadi Irratiari esan diotenez, "eztanda izugarri bat" entzun zuten herri osoan. Hemen, lekuko batzuk 'Amarauna' saioan kontatutakoa.
Harri zati handiak erori ziren plazara.
Ertzaintzak plaza ingurua itxi zuen. Teknikoek gaur aztertuko dute eraikina, erortzeko arriskua dagoen edo ez jakiteko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea