Gizartea -

Dekretu proiektua

Bizilagunek estatutuetan jarrita etxebizitza turistikoak debekatu ahal izango dituzte

Dagoeneko martxan dauden etxebizitza turistikoei ez die eragingo; izan ere, estatutuak aho batez aldatu behar dira eta, logikoki, etxebizitza turistiko baten jabeak ez du debekuaren alde bozkatuko.

Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etxebizitza turistikoak debekatzeko aukera izango dute bizilagunek aurrerantzean. Horretarako, estatutuak aldatu beharko dituzte. Hala ere, neurriak dagoeneko martxan dauden etxebizitza turistikoei ez die eragingo, Eusko Jaurlaritzako dekretu proiektuaren arabera.

Praktikan, jadanik martxan dauden etxebizitza turistikoei ez die eragingo; izan ere, estatutuak aho batez aldatu behar dira eta, logikoki, etxebizitza turistiko baten jabeak ez du debekuaren alde bozkatuko.

Baina oraindik etxebizitza turistikorik ez duten eraikinei bai eragingo die arau berriak; izan ere, bizilagunek “blindatzeko” eta etxebizitza mota horiek errefusatzeko aukera izango dute.

Alfredo Retortillo Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak dekretu proiektua aurkeztu du gaur Bilbon. Etxebizitzen ezaugarririk turistikoenak arautu nahi ditu dekretuak, sustatzaile, bizilagun eta turistei bermeak emanez; izan ere, baimenak eman ala ez udalen erabakia da.

Adibidez, Donostiako eta Bilboko udalek jadanik Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako dekretua baino araudi murriztaileagoak dituzte; izan ere, bi hiriburuetan etxebizitza turistikoak mugatu dituzte: lehen solairuan eta bakarra eraikin bakoitzeko. Guztira, 2.434 etxebizitza turistiko daude EAEn, horietatik bi heren Bilbon eta Donostian.

Polemika

Donostian 1.200 etxebizitza turistiko daude eta beste 300 Gipuzkoa osoan; 650 Bilbon eta 200 Bizkaia osoan; eta 51 Gasteizen eta 33 Araba osoan. Sailburuaren hitzetan, normala da polemikarik handiena Gipuzkoako hiriburuan sortu izana.

Espediente gehien zabaldu dituen udala, ostera, Bilbo izan da. 120 etxebizitzari baimena kendu die dagoeneko, turistikoak izateko baldintzak ez betetzeagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak Donostia bideoak Zer gertatu da gaur Bizkaian? Albisteak Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea Gaurko titularrak Gasteiz Albisteak Etxebizitza gaur Turismo-baserriak gaur