Gizartea -
ISTRIPUA
Pertsona bat zauritu da tranbia eta taxi baten arteko istripuan, Bilbon
SOS Deiakek jakitera eman duenez, Jesusen Bihotzaren Plazaren inguruetan izan da istripua, eta zauritua, taxi-gidaria, Basurtuko ospitalera eraman dute.
eitb.eus
SOS Deiakek bere Twiter kontu ofizialean zabaldu duenez, pertsona bat zauritu da gaur goizean Bilbon, tranbia eta taxi baten arteko trafiko-istripuan.
Ezbeharra 11:00ak aldera gertatu da Jesusen Bihotza Plazan, oraindik ere jakitera eman ez diren arrazoiengatik.
Taxi gidaria da zauritu dena, eta Basurtuko Ospitalera eraman dute.
Zirkulazio arazoak sortu ditu istripuak, baina 11:30 aldera konpondu dira, Bilboko Udaltzaingoaren esanetan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea