Gizartea -
AZAROAK 25
Indarkeria matxistaren 'biktimen egia' aitortzeko eguna
'Zure egia gurea eginez' lelopean, Baionan, Gasteizen, Bilbon, Donostian eta Iruñean egingo dira manifestazioak gaur goizean eta arratsaldean.
EITB.EUS
Euskal Herriko Koordinadora Feministak deituta, hainbat mobilizazio egingo dira gaur, Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunean, Euskal Herri osoan.
Tokian tokiko talde feministek deitutako ekitaldiez gain, manifestazio bateratuak egingo dira Hego Euskal Herriko lau hiriburutan, 'Zure egia gurea eginez' lelopean.
Indarkeria matxista jasan duten emakumeen kontakizuna zalantzan jartzen dutenen aurrean, biktimei sinesgarritasuna aitortu nahi die mugimendu feministak.
Manifestazio deialdien orduak eta lekuak, ondorengoak dira:
• Baiona: Udaletxeko plazan, 11:00etan
• Gasteiz: Andramari Zuriaren plazan, 18:30ean
• Bilbo: Jesusen Bihotza plazan, 18:30ean
• Donostia: Boulevardean, 19:00etan
• Iruñea: Gaztelu plazan, 20:00etan