Gizartea -

EAE

Indarkeria matxistaren biktimak babesteko hobekuntza teknikoak eskatu ditu Fiskaltzak

Carmen Adan EAEko fiskal nagusiak proposatu du eskaria gaur goizean, Fiskaltzak 2016an egindako jardueraren txostenaren aurkezpenean.

Carmen Adan, EAEko fiskal nagusia. EFE
Carmen Adan, EAEko fiskal nagusia. EFE
Carmen Adan, EAEko fiskal nagusia. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Indarkeria matxistaren biktimak babesteko aginduak zaintzeko eta kontrolatzeko bitarteko telematikoak hobetzeko beharra aldarrikatu du Carmen Adan EAEko fiskal nagusiak Eusko Legebiltzarrean.

Fiskaltzak 2016an buruturiko jardueraren txostena aurkezteko Legebiltzarreko batzordean egindako agerraldian proposatu du eskaera Adanek.

Emakumeen aurkako indarkeriari buruz Adanek nabarmendu duenaren arabera, biktimak erasotzailearen kontra ez deklaratzeko eskubidea erabiltzen dutenean sortzen da "arazo nagusia".

Hori dela eta, Fiskaltzak hainbat erakunderekin bilerak egiten dituela azaldu du, emakume horiei aholkularitza eskaintzeaz gain, salaketak mantentzea lortzeko laguntza psikologikoa emateko aukera landu asmoz. Izan ere, biktimaren eta haien ingurukoen "isiltasunarekin" amaitzea lortuko litzateke.

Indarkeria matxistaren biktimak haien erasotzaileengandik babesteko aginduak telematikoki zaindu eta kontrolatzeko tresnak teknikoki hobetzeko beharra berretsi du.

Ondoren, ongi lan egiteko beharrezkoak diren giza baliabideak eta materialak ez dituztela esan du Adanek.

Egokitzapen digitalari dagokionez, "inbertitzeko ahalegin garrantzitsua" egiten ari direla adierazi duen arren, "gaur egun bitartekoak ez direla egokienak" argitu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Gizartea albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea EAEko Auzitegi Nagusia hoy