Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

Bost atxilotu Nafarroan, indarkeria matxistagatik

Barañainen, Noainen, Iruñean, Zizur Nagusian eta Valtierran izan dira atxiloketak. Udaltzainak eta Polizia forala elkarlanean aritu dira hainbat kasutan.

Indarkeria matxista
Indarkeria matxista
Indarkeria matxista

AGENTZIAK | ALBISTEAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia foralak bost lagun atxilotu dit azken egunotan, indarkeria matxista edo genero indarkeriarekin lotuta.

Barañainen Udaltzaingoak eta foralek jatorri errumaniarreko 24 urteko gaztea atxilotu zuten eztabida batean bikotekidea jotzeagatik.

Bi poliziaren elkarlana behar izan zen Noainen ere, bertako 33 urteko gizon ba atxilotzeko. Gizonak urratu egin zuen bere bikotekidearekiko ezarrita zeukan urruntzen agindua.

Iruñean, berriz, 47 urteko gizona atxilotu zuten, sexu-gehiegikeriak leporatuta. Izan ere, emakume batek masajea hartzera joan eta bere baimenik gabe ukituak egin zizkiola gizonak salatu zuen.

Zizur Nagusian, bertako 35 urteko gizona atxilotu zuten familian ohikotasunez tratu txarrak emateagatik. Bere amak jarri zuen salaketa, eta etxean bertan atxilotu zuen Poliziak.

Azkenik, jatorri ekuatoriarreko 37 urteko gizona atxilotu zuten Valtierran bere emaztea erasotzea leporatuta. Bi adin txikiko zeuden etxean erasoa gertatu zenean. Antza, gizonak aurrekariak ditu antzeko kasuengatik.

-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Tratu txarrak pairatzen dituzten emakumeentzako gida

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko argazkiak Tratu txarrak gaur Nafarroa gaur Gizartea Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Matxismoa Barañain Noain