Gizartea -
Nafarroa
Enpresatan lapurretak egiten zituen erakunde kriminal bat desegin dute
Foruzaingoak eta Polizia Nazioalak 14 pertsona atxilotu dituzte aste honetan, Nafarroa osoko enpresetan 30 bat lapurreta egin dituen erakunde kriminal baten parte izatea egotzita.
Agentziak | Erredakzioa
Foruzaingoak eta Polizia Nazionalak 14 pertsona atxilotu dituzte aste honetan, Nafarroa osoko enpresetan 30 bat lapurreta egin dituen erakunde kriminal baten parte izatea egotzita.
Horietatik bost, organizazioko arduradunak, kartzelan sartu dituzte, Aoizko 1 zenbakiko instrukzio epaitegiak (jarduketak koordinatu ditu) hala eskatuta.
Bestalde, taldeko beste kideei delitua leporatu diete. Horietatik batzuk kartzelan zauden, lapurretengatik, eta beste batzuk herrialdetik kanpo, Foruzaingoak ohar batean jakinarazi duenez.
Ikerketa 2016 hasieran abiarazi zuten, poligonoetako enpresetatik hainbat salaketa jaso ostean, “jokatzeko modua” eta lapurtutako objektuak antzekoak izanik.
Furuzaingoak intereko datuak sartu zituen Citcon (Terrorismoaren eta antolatutako krimenaren aurkako intigentzia zentroa). Polizia Nazionalak egindako ikerketekin bat zetozen, eta bi lanak koordinatu egin zituzten.
Salaketetan, diruaz eta bitxiez gain, txatar modura salatzeko tresna eta material susmagarriaz hitz egiten zuten, besteak beste, material elektronikoaz, makinetaz, kobrezko harilez, dimentsio handiko altzairuzko piezez…
Mutiloa, Agustinos/Berriozar, Sakana, Tutera eta Aoizeko poligonoetan jarri dituzte lapurretengatik izandako salaketak.