Gizartea -

ZIENTZIA

Planeta nanoek ere eraztunak izan ditzakete, ikerketa baten arabera

Planeta nano batean —Haumea— eraztun bat aurkitzen duten lehen aldia da. EHUko ikertzaileek parte hartu dute ikerkuntzan.

Haumea. Argazkia: EiTB
Haumea. Argazkia: EiTB
Haumea. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) ikertzaileek parte hartu duten ikerketa batek ondorioztatu duenez, planeta nanoek ere eraztunak izan ditzakete inguruan. Planeta nano batean —Haumea— eraztun bat aurkitu duten lehen aldia da, eta Neptunoren orbitatik harago atzemandako bakarra. Aurkikuntza horren berri eman dute Nature aldizkarian.

Haumea Neptunotik harago dagoen planeta nanoa da, errugbiko baloi baten itxura du eta lau ordu baino ez ditu behar bere ardatzaren inguruan bira bat emateko. Nagusiki ur izoztuz osatuta badago ere, ikerketa baten arabera, segur aski arrokez eta izotzez osatutako eraztuna ere badu.

Ikerketa Zientifikoetako Kontseilu Nagusiko (CSIC) zientzialariek gidatutako ikerketan, EHUko ikerlariek parte hartu dute.

Orain arte Saturno edo Jupiter planeta erraldoien edota gorputz txikien inguruan —Cariclo, kasu— antzeman izan dira eraztunak.

Ikertzaileen esanetan, aurkikuntza horrek erakuts dezake eraztunak orain arte uste baino ohikoagoak direla planeta sistematan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EHU albisteak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Zientzia Zientziaren hedapena zuzenean Planeta-sistemei buruzko azken ordukoa